XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Latinezko testu laburrak Latinaren berezko egiturak erabiliz atzeraitzultzea.

Irizpide honekin, hitz-elkarketazko prozedurak erabiliz (lotura elemetuak, eraikuntza sintaktikoak eta hiztegi egokia) ikaslea formazko egitura zuzena duten testuak lantzeko gai den egiaztatu nahi da.

Atzerako itzulpena Latina II jakintzagaian maizago egingo den ariketa da.

5. Lexiko latindarra eta greokolatindarra ikasleak ezagutzen dituen beste hizkuntza batzuenarekin alderatu eta, eratorpenerako nahiz hitz-elkarketarako arau orokorrak ondorioztatzea.

Irizpide honekin, ikasleak hitzen eratorpena eta elkarketari buruzko gogoeta egin duen egiaztatu nahi da.

Hemen jatorri grekolatindarreko formanteek zeregin nagusia dutenez bere ama-hizkuntzan eta ezagutzen dituen beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen dela konturatzen ote den ere egiaztatu nahi da.

Hiztegiari buruzko azterketa alderatuen, familia semantikoen berreraikuntzaren, aurrizki eta atzizki grekolatindar desberdinek ekarritako zentzu aldaketen analisiaren eta curriculumaren gainerako jakintzagaietan erabiltzen diren hitzen azterketaren bidez ebaluatuko da.

6. Latina nahiz ikasleak ezagutzen dituen beste hizkuntzak osatzen dituzten funtsezko elementu fonetiko, morfologiko, sintaktiko eta lexikoak nahiz egitura sintaktikoak erlazionatzea.

Irizpide honekin, ikaslea hizkuntzaren oinarrizko ezagutza jakin batetik, ezagutzen dituen hizkuntzak alderatzea ahalmentzen dion beste ezagutza konplexu eta abstraktuago batera igaro den egiaztatu nahi da.

7. Literatur genero desberdinetako zenbait testutan zentzu osoa duten itzulitako funtsezko elementuak identifikatu eta hauen iruzkina egitea, oinarrizko egitura bereizgarriak atzemanez.

Irizpide honekin, ikasleak testu bateko funtsezko elementuak identifikatzen dituen eta genero desberdinak beraien bereizgarriengatik ezaugarritzeko gai den egiaztatzea da.

Egungo literaturako testuekin kontrastatu daitezkeen genero desberdinetako, zentzu osoko eta jatorrizko nahiz itzulitako testuekin eta bereziki ikaslearen ama-hizkuntzan idatzitakoekin lan egitea proposatzen da.

Era berean, literatura eta inguru sozialaren arteko erlazio sakona ikertu eta ebaluatu beharko du ikasleak, literatur genero jakinen erabilpena garai historiko bakoitzaren berezko ezaugarriekin asoziatuz.

Egungo literatura eta klasikoaren artean sortzen den menpekotasun erlazioa ere atzemango du.

8. Mota desberdinetako iturriak, arkeologi aztarnak, inskripzioak, indizeak, lexikoa, artikuluak, e. a. erabiliz gai monografikoei buruzko ikerketa sinpleak planifikatu eta burutzea.